GUREAN GAUR

Ugaitz Agirre: "Herrien eta jendearen arteko dinamikak aberasgarriak dira guztientzat"

Ugaitz Agirre idazlea Artziniegan dago Udalbiltzak martxan jarritako Geuretik Sortuak egitasmoan parte hartzen. Lapurketa baten istorioa kontatu nahi du inprobisazioari lekua emanez eta Artziniegako ingurunearen eta jendearen ekarpenak jasoz. Idazlearekin berarekin hitz egiteaz gain, Unai Gotxi herriko alkateordearekin ere mintzatu gara herriko kultur mugimenduaren aurrerapenaz.