GUREAN GAUR

Memoriaren Legearen Aurreproiektua Gobernu Kontseilura eramango dute datorren asteartean

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gerra Zibilaren bonbardaketei buruzko Xabier Irujoren "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lana aurkeztu du. Bertan 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen dira.

Testuinguru honetan, Artolazabal sailburuak iragarri du Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege Aurreproiektua Gobernu Kontseilura eramango dutela datorren asteartean, hilaren 27an, onar dezaten eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidera dezaten.