GUREAN GAUR

Miren Basaras: "Ospitaleratuen maila altua da oraindik"

Miren Basaras mikrobiologoa elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Egoera epidemiologikoa izan du hizpide Basarasek, eta nabarmendu du positibo kasuak gutxitzen ari diren arren, ospitaleratuen zein ZIUetan dauden pertsonen kopurua altua dela oraindik. Zentzu horretan, segurtasun neurriak mantentzearen garrantzia nabarmendu du Basarasek, eta adierazi du batzuetan agian mezuak ez direla ondo ailegatu gizartearengana.

Txertoa "funtsezkotzat" jo du, eta hori adierazten duten bi datu eman ditu; adierazi duenez, Alemaniako institutuaren arabera, 40.000 pertsona gutxiago hil dira txertoei esker, eta gaur egun, ospitaleratu gehienak eta ZIUetan dauden gehienak gertatu gabeak dira. Hori horrela, nabarmendu du pandemia kontrolatu ahal izateko, modu globalean kontrolatu behar dela, eta beraz, txertaketa mundu osora zabaldu beharko litzatekeela nabarmendu du. 

Hainbat emakumek adierazi dute txertaketaren ondorengo hilekoan aldaketak sumatu dituztela. Bere iritziz, oraingoz ez da frogatu hilerokoarekin gertatu diren gorabehera horiek lotura zuzena dutenik txertoarekin. Covid 19 iraunkorra ere izan du hizpide mikrobiologoak eta nabarmendu du edozein edadeko jendearen artean ager daitekeela: "Nahiz eta hasieran inolako sintomarik ez izan, gero covid 19 iraunkorra ager daiteke; horregatik da garrantzitsua ez kutsatzea".

Ikusi elkarrizketa osorik www.hamaika.eus webgunean.