GUREAN GAUR

Alex Lopez: "Ordainketa sistemaren kontrola berreskuratzea da Ekhilur txanponaren helburua"

Ekhilur ordaintzeko sistema jarri berri dute martxan Bilbon eta Hernanin. Ekhilur kooperatibako kidea da Alex Lopez eta berak azaldu dizkigu oraintzeko sistemaren helburuak. Dioenez, "txanpon bat baino gehiago" da Ekhilur. Ordainketa sistema oso bat dela azpimarratu du eta xedea "ordainketa sistemaren kontrola berreskuratzea" dela nabarmendu du.

Lehenbiziko probak abiatuta, "saretze prozesua" egiten eta "indarrak biltzen" ari dira orain. Dena ondo joatekotan, urtebete barru beste hainbat udalerritara hedatzea espero dute.