GUREAN GAUR

Frantziako Poliziak lau gazte atxilotu ditu uztailaren 14ko gertakarien harira

Baionako polizia judizialak hiru gazte atxilotu Urruñan eta Hendaian, horietariko bat adin txikikoa da. Laugarren gazte baten bila ibili da polizia, baina ez dute etxean atzeman. Ondoren, polizia-etxean aurkeztu da gaztea eta bertan espetxeratu dute. Dirudienez, uztailaren 14an Donibane Lohizuneko hilen monumentuko ikur frantsesak lapurtzea leporatzen diete.