GUREAN GAUR

Independentisten arteko desadostasunak baldintzatu du elkarrizketa mahaiaren hasiera

Alderdi independentisten arteko desadostasunak baldintzatu du Espainia eta Kataluniako Gobernuen arteko elkarrizketa mahaiaren lehen bilera. JxCek gobernuko kide ez diren ordezkariak izendatu ditu mahairako eta ERCk ez du horrelakorik onartu, herritarrak ordezkatzeko era bakarra Gobernuen arteko bilera izatea dela azpimarratuta.