Gipuzkoako zahar etxeetako egoera “inhumanoa eta lotsagarria” dela salatu dute gaur langileek. Aimar Etxeberria, ELA sindikatuaren Donostialdeko erresidentzietako arduradunak azaldu digu Txara 1 adinekoen egoitzako baldintzak ez direla salbuespena, eta erraza dela halako egoerak ia edozein egoitzatan topatzea.
Nabarmendu digu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan plazen %85 inguru itunpekoak direla, eta horrek eraginak dituela egoiliarren bizi kalitatean.
Ikusi elkarrizketa osoa hamaika.eus-en: https://hamaika.eus/bideo-saioak/gakoak/aimar-etxeberria-ela-adinekoen-egoitzen-sistema-urteak-daramatza-berdin-funtzionatzen.html