Gakoak

Mikel Urbeltz: "Zailtasun handiz egin diogu aurre pandemiari"

Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiaren koordinatzaileetako bat da. Ziurtatu digu zaila izan dela pandemiaren hilabeteetan bizirik irautea, antzokiak kostu finko handiak dituelako. Dena den espero du jendeak zuzeneko musikaz gozatzeko gogo bera izatea eta, ondorioz, Antzokira itzultzea. Eta badirudi hala izango dela, ze nabarmendu digu irekieraren lehen egunerako sarrerak ordubeteren bueltan agortu zirela.

Azkenik, erakunde publikoen laguntza gehiago faltan bota dutela nabarmendu du, proiektuarekin aurrera egin ahal izateko.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.