Gakoak

Joseba Barandiaran: "Pandemia ostean ere lehengo ekonomia arazo berberekin jarraitzen dugu"

Mondragon Unibertsitateko Ekonomia irakasleak azpimarratu du garraioa eta behar-beharrezko produktuak asko garestitu direla azken urtean.

Gainera, nabarmendu du sistema kapitalistak baliabide naturalak mugagabeak balira bezala jokatu duela, eta aldaketa sakonak behar direla egoerari buelta emateko.

Azkenik, Barandiaranek uste du gazteen hezkuntza sustatu behar dela, lanean trantsizio bat egon dadin, hau da, erretiroa hartzen duen jendeak erreleboa izateko.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.