GUREAN GAUR

Teresa Whitfield: “Otegiren eta Egigurenen ausardia aitortu behar da 2004ko elkarrizketengatik”

Historiari erreparatu, eta gobernu espainiarraren eta ETAren arteko negoziaketei buruz hitz egin du, besteak beste, Theresa Whitfield NBEko kideak. Nabarmendu du gobernu guztiek ez zutela negoziatuko zioten arren negoziaketa historia luze bat zegoela dagoeneko Aieteren aurretik, saiakera guztiek porrot egin zuten arren.

Testuinguru horretan, Arnaldo Otegi eta Jesus Egigurenen ausardia azpimarratu nahi izan ditu Whitfieldek, 2004an martxan jarri zituzten elkarrizketa haiek gogora ekarrita. Euren ausardia eta lidergoa aipatzeaz gain, ETAri ere ausardia aitortu behar zaiola ere ziurtatu du.