Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria elkarrizketatu dugu "Gurean Gaur" Magazinean.
Emakumearen presentziaz eta berdintasunaz mintzatu da, "zorionez, pixkanaka emakumeok bagoaz parlamentuan ikusgarritasuna lortzen" azaldu du. Bestalde, pandemiak agerian utzi du zaintzaren beharra; bizitza erdigunean jartzeko behar hori. "Zaintza lanak eta kontziliazioa emakumeen eta gizonen kontua da, horrela sinisten ez badugu jai daukagu" esan du argi eta garbi Anak. Indarkeria martxistaz, "emakume eta umeen kontrako indarkeria matxistari frenoa jarri behar diogu berehala. Guztiok jarri behar dugu gure alea erasorik ez ozenki eta gogor oihukatzeko" azpimarratu du. Egoeraren aurrean, neurriak hartzeko berdintasun planak egiten lanean ari da Legebiltzarra, "buru belarri ari gara bigarren berdintasun plan bat lantzen; plan hau batzarkide guztiena izatea nahi dugu".
Bestalde, Batzar Nagusia eta honen jarduna ezagutzera emateko bisitak eta egitasmoak antolatu dituzte. "Gure egitekoa ez da nahi beste ezagutzen, baina Bizkaiko Parlamentuan bizkaitarron eguneroko bizitzan eragin handia dituzten neurriak erabakitzen dira" azaldu du. "Gernikako Batzar-etxea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditugu gure nortasuna eta sustraiak ezagutzera emateko".
Aurki elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.