GUREAN GAUR

Aintzane Ezenarro: "Salbuespenezko espetxe legedia ez zuen inoiz existitu behar"

Aintzane Ezenarro Gogora institutuko zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Alde batetik, memoria, egia eta erreparazioa izan ditugu hizpide ETAren amaieratik hamar urtera dauden erronkei begira: "ETAko biktima diren familia asko daude bere senitartekoarekin zer gertatu zen ez dakitenak; hau da, egia ez dakitenak, eta hori konpondu beharreko gauza da"; "ETAk ez du ezer onik ekarri, desagertu zenetik askoz hobeto bizi gara; inoiz ez zen gertatu behar" azaldu du. Ildo horretatik, etorkizunera begira, erronka handietako bat elkar errespetua berreskuratzea dela nabarmendu du Aintzanek.

Horrez gain, Estatuko biktimen aitortzaz, frankismoaren ondorioez eta Erorien Haranean deshobiratze lanen azken berrien inguruan ere aritu da, besteak beste.

Bukatzeko, gure historia hurbila belaunaldi berriei kontatzea ezinbestekoa dela gehitu du: "Hainbeste urtetako gaztaka egon denean, normala da gizarteak hitz egin nahi ez izateak. Erakunde publikoetatik, ikastetxeetan gazteek euren iragan 'hurbila' ezagutzeko aukera bultzatu behar dugu". 

Aurki elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.