GUREAN GAUR

Erabakita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Sei kanporaketak jokatuta erabakita geratu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak. Getxokoa izan zen azken kanporaketa, larunbatean, eta Josune Aramendi Perez-ek lortu zuen txartela saioko onena izanda. Harekin batera, gainerako kanporaketetan sailkapena lortutako bederatzi bertsolari eta 2018ko finalista izandakoak arituko dira hiru saiotan.