GUREAN GAUR

Nora Abete: "Diru laguntzak eskainiko ditugu eraikinen efizientzia hobetzeko'"

Nora Abete, Bilboko Hiri Berroneratze Saileko Zinegotzia, elkarrizketatu dugu gaurkoan "Gurean Gaur" Magazinean.

2022rako Bilboko Udaleko aurrekontuari begira; hiri-berroneratzearen aurrekontua aurtengoa baino % 7 handiagoa izango da. Honen harira, programa baten berri eman du Norak: "Bilboko auzo guztietan diru laguntzak eskainiko dira eraikinen efizientzia hobetzeko". Horrez gain, etxebizitza hutsei kanona jarri nahi die Udalak, hala azaldu Norak: "2 urte baino gehiago hutsik daramaten etxeak aloikairuan jartzeko dekretua osatu dugu etxebizitza arazoari irtenbidea emateko helburuarekin".

Bestalde, hirigintza eredua eta garraio eta klima aldaketa izan du Norak mintzagai.

Ikusi elkarrizketa osorik hamaika.eus atarian.