GUREAN GAUR

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Durangoko Azokara sartzeko

Iragarritakoaren arabera, Landako Gunera sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, Azokaren webgunean jarriko duten erreserba sistema baten bidez. 1200 laguneko aforo muga ezarri du antolakuntzak gunean, gainera, eta ordu eta erdiko txandetan sartuko dira bisitariak Landakora.