Urko Aierbe Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Ehunka pertsona bildu zituen Durangon hizkuntza politika burujabea exijitzeko manifestazioak EHEk deituta. Haren gaineko balorazioa egin du Aierbek; dioenez, "hunkituta" daude EHEko kideak eta "balorazio oso positiboa" egiten dute.
Euskarak gaur egun bizi duen egoeraren aurrean, "euskararen normalizaziorako pauso bat" ematea aldarrikatzen du mugimenduak; hain zuzen horixe da burujabetza. Aierbek azaldu duenez, gaur egun euskaraz bizitzea "ez dago bermatuta", eta euskararen etorkizuna "gutxieneko bermea izatetik urrun" dagoela azaldu du.
Bi Estatuen eta bi Konstituzioen artean egoteak sortu dituen ondorio juridiko eta politikoak ekarri ditu gogora Aierbek; "euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, Estatu inposizio batetik dator", nabarmendu du.
Ikusi elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.