Ingurumen Administrazioaren Lege berria onartu berri da Eusko Legebiltzarrean; interes orokorreko proiektuei bide emateko. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Hamaika Telebistan azaldu duenez, "Ingurumen Administrazioaren Legeak aurreikusita daude ingurumenari lotutako proiektuei emango die bidea, batez ere, hondakin industrialen kudeaketari lotutakoak. Eta beti ere, publikoak eta ekimen publikotik sustatzen direnak izan behar dira". Horrez gain, interes publiko hori Gobernu Batzordeak onartu behar duela azpimarratu du, tramitazio bat egin behar dela aurretik, eta ingurumen ikuspegitik berme guztiekin beteko direla proiektuak.
Horrez gain, trantsizio energetikoaz, proeiktu berriez eta funts ekonomikoaz mintzatu dira, besteak beste.
Elkarrizketa osorik ikusteko aukera hamaika.eus atarian.