GUREAN GAUR

Inaxio Oiazabal (Sare): "Larriki gaixo dauden presoak etxeratzeko ordua da"

Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Antton Troitiñoren senideek eta Etxerateko eta Sareko ordezkariek Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika salatu dute . "Troitiñoren egoera tamalez beste batzuen ondoren datorrena da. Azken izan dadila eta larriki gaixo dauden presoak etxean egon behar direla eskatzen dugu" azaldu du. Horrez gain, pertsona guztiok, kalean zein kartzelan egon, osasun eskubideak ditugula nabarmendu du, "gaixotasuna aurkitzen den momentutik artatze egoki eta profesional bat izateko eskubidea dugu, eta hori kartzelan ez da betetzen". Hala, medikuntzaren aldetik, espetxeetan gabezia asko daudela azpimarratu du Inaxiok: "Medikuen jarraipena oso murritza da, aldaketa asko daude, ezin da egunerokoan ganorazko jarraipenik egin, eta horrek, gaixotasuna aurrera egitea eta larritzea sortzen du".

Bestalde, urtarrilaren 8rako deialdi berezia dago deituta, "elkarbizitzarako eta salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko pauso bat izatea espero dugu. Aurtengoa inoiz baino anitzagoa izatea nahi dugu". 

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.