Azken egunotan polemika sortu dute Alberto Garzon Espainiako ministroak egindako adierazpenek. Etxalde erraldoien eredua kritikatu du. Espainiako datuak aintzat hartuz, ia 70.000 txerri ustiategi intentsibo daude Espainian. Horietatik 3.000 inguru makroetxaldeak dira. Proportzionalki mundu osoan txerri gehien dituen herrialdea da Espainia, 32 milioi txerri baino gehiago baitaude eta biztanleria 47 milioikoa da.
Gurean, berriz, Euskal Herrian etxalde handiena Nafarroan Caparroson dago. Guztira 8.000 esne behi daude eta talde ekologistek hainbatetan salatu dute inguruko lurra eta ura kutsatzen ari dela. Testuinguru honetan, Nafarroako Gobernua makroetxaldeen ereduaren kontra azaldu da. Gehienez 1.250 abelburura mugatzeko araudia laster aterako dute Parlamentuan, Caparrosokoa ez handitzeko eta halakorik ez errepikatzeko.