GUREAN GAUR

Ana Viñals, Elkarrekin Podemos: "Hezkuntza ituna soziala eta gardena izan behar da"

Ana Viñals Elkarrekin Podemos Bilboko bozeramailea elkarrizketatu dugu Gurean Gaur Magazinean.

Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko prozesuaren barruan, bere ekarpenak jaso dituen dokumentua aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IU-k, "Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldetik Eusko Legebiltzarrean hezkuntza ituna lortzeko 80 neurriz osatutako proposamen bat plazaratu dugu. Guztiok ekarpenak egiteko unea da" azaldu du. Hezkuntza ituna soziala izan behar dela azpimarratu du, alderdi politikoen artean soilik ez geratzea. Bestalde, Eusko Legebiltzarrean plazaratu duten proposamenak hiru helburu nagusi dituela nabarmendu du Anak: "segregazioa saihestea, hezkuntza publikoa indartu eta babestea eta hezkuntza ituna soziala eta gardena izatea".

Hezkuntzari jarraituz, hezkuntza ereduak eta hezkuntza sisteman dauden desorekak eta arazoak hartu dituzte ardatz. 

Hezkuntzatik osasungintzara egin dugu salto, ikastetxeetan ezarritako protokoloei eta Osakidetzaren egoerari helduta.

Azkenik, Bilboko Udalak Atxuriko kantxak hesitzeko hartutako erabakiaren ondorioak salatu ditu Viñalsek.


Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.