GUREAN GAUR

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian jarraipen zabala izan duen grebak lehen emaitzak izan ditu

Bart greba deitu dute hezkuntzako sindikatuek osasun krisia hasi denetik Frantziako Hezkuntza Ministerioa izaten ari den kudeaketa salatu eta baliabide gehiago eskatzeko. Bai Ipar Euskal Herrian, bai Frantzian grebak jarraipen zabala izan zuen. Ostegun arratsaldean, irakasleen sindikatuek eta Frantziako Gobernuko lehen ministroak eta Osasun zein Hezkuntza ministroek bilera izan dute, eta, adostu dute, 3300 irakasle eta milaka laguntzaile kontratatzea baita ikastetxeetan FFP2 maskarak banatzea, guztira 5 milioi, besteak beste.