GAKOAK

Joseba Alvarez, LAB: "Laudion gertatutakoa euskal komunitatearen kontrako neurri bat da"

Gasteizko epaile batek arrazoia eman dio hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile ohi bati, eta udal horri agindu dio langilea berriro har dezala, lehen zuen lanpostuan edo antzeko batean. Epaileak ebatzi zuen udalak "diskriminatu" egin zuela langilea, kontuan ez hartzeagatik euskararen zailtasun maila. LAB sindikatuaren ustez, euskal hiztunen aurkako erasoa da, "erabaki larria da, euskal komunitatearen kontrako neurria da, elkarbizitzaren kontrakoa" azpimarratu du, eta hala, legeen inguruko interpretazioen "inboluzio" bat ematen ari dela.