GUREAN GAUR

Bizkaia Hari Gorria: "Memoriak etorkizunerako lanabes gisa balio beharko luke"

Julen Orbe Bereikua Bizkaia Hari Gorria dinamikako kidea izan dugu HamaikaTelebistan.

85 urte dira faxistak Bizkaira etorri zirela, “hori oroitu eta gertaera hura lanabes gisa balio beharko luke etorkizunerako” azaldu du Julenek, “errauts haietatik altxatzea lortu genuen eta etorkizunera begira gaude”. Iragana, oraina eta etorkizunerako borroka lotzen ditu hari gorriak. “Historian 85 urte ez dira asko, ezin dugu gertatutakoa ahaztu” adierazi du. Horrez gain, faxismoaren aurrean zutitu eta gaurko begiradatik ikasi eta hausnartzeko unea dela gehitu du.

Bestalde, Bizkaiko edozein herriri borroka bat atxikitzen zaiola gogorarazi du: "Ezin dugu Bizkaia ulertu Dolores Ibarruri, Periko Solaberria, Gabriel Aresti edo Maurizia Aldaiturriaga barik adibidez".

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.