GUREAN GAUR

Beñat Azkargorta: "Azpiegitura publiko-komunitarioetan oinarritze da EH Kom"

Euskal Herrian dagoen arrakala digitala gainditzea xede, EH Kom telekomunikazio operadore publiko-komunitarioa sortu du Udalbiltzak, Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboarekin eta Hiritik At kooperatibarekin elkarlanean. Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria eta Beñat Azkargorta EH Komeko zuzendaria izan ditugu Hamaika Telebistan.

EH Komek azpiegiturak publiko-komunitarioak ditu oinarri, tokian tokiko herritarren esku geldituko direlako. Telekomunikazio tresna burujabea sortzea da helburua, gurea dena “Euskal Herritik Euskal Herritarrontzat”.

Azaldu dutenez, sareak neutralak izango dira, sarea ez dagoelako eduki edo erabilitako teknologiekin baldintzatua. Era berean, librea izango da, edozein zerbitzu digital emateko askatasuna ematen dutelako.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.