MINUTU BATEAN

Genero aniztasunaren alde eta LGTBIfobiaren aurka ekimen asko antolatu dituzte Euskal Herrian

Gaur LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna da. Oraindik ere beharrezkoa da gure gizartean indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzea. Gaurko egunean asko izango dira genero aniztasunaren alde eta LGTBIfobiaren aurka Euskal Herrian zehar egingo diren ekimenak. Hiri, herri eta auzo askotan aldarrikatuko dute sexu eta genero berdintasuna.