SAKONEAN

Jose Cruz Gurrutxaga: "Antzerkian euskaldunok gure bide propioa egin behar dugu"

Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak urteak daramatza interpretazio munduan. Telesailak, antzerki sortak eta bikoizketak ez ezik, azkenaldian bakarrizketetan murgildu da. Umorea izan zen lehenengoa eta orain Arranopola! estreinatu berri du Gasteizko Komedialdia jaialdian. “Stand up comedy” formatuak egunerokotasunari buruz aritzeko aukera ematen dio, nola ez, beti umoretik abiatuta.