Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero Arriaga Antzokian antolatzen duen Klasikoen XV. Irakurketa Jarraitua Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene eleberriari eskaini zaio, bere argitalpenaren 10. urteurrenean. Goizeko 08:00etan hasi da. Ramon Saizarbitoriak berak irakurri ditu lehenengo lerroak eta, ondoren, 200 parte-hartzaile inguru arituko dira txandaka, 14:00ak arte.