GUREAN GAUR

Nora Abete: "Jasangarritasunaren bidean, Bilbo hiri osasungarria lortu nahi dugu"

Nora Abete Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia eta PSE-EEko kidea izan dugu Hamaika Telebistan.

Hirigintza ereduaz galdetuta, ardatz nagusitzat jasangarritasuna dutela azaldu du, Bilbo "hiri osasungarria izateko lanean" ari direla. Hala, autoak murriztu eta hirietan pertsonek protagonista izan behar dutela aldarrikatu du, hiriak pertsonentzako izan behar dutela. Hirietan 30 km/h abiadura muga ezarri zen duela urte bete. Bilbo izan da Europako lehen hiriburu handia hura ezartzen. Datuak positiboak direla azpimarratu du Abetek, kutsadura murriztu eta airearen kalitatea hobetu egin dela, eta garrantzitsuena, istripuak ere gutxitu eta hauen larritasuna murriztu direla. Iaz, adibidez, 1500 istripu izan ziren. Horregatik, euren helburua autoaren erabilera arrazionalagoa bultzatzea dela adierazi du.

Bestalde, mugikortasun jasangarrien eta bizikletaren erabilera bultzatzeko ekimen eta erronken berri ere eman du.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.