SAKONEAN

Maite Iturbe, okina: "Garia lehen baino % 30 gehiago ordaintzen ari naiz"

Ukrainako gerraren erdian zerealen prezioa izugarri igo da, mundu osoko ale-esportatzaile nagusietako bat blokeatuta egon delako: Ukraina bera, munduko bosgarrena zerealen esportazioan, bidalketen % 9rekin. Otsailaren 24an gerra hasi zenetik, 22,5 milioi tona zereal blokeatuta egon dira Ukrainako portuetan. Horrek gurean ere eragin handia izan du. Ordiziako azokan izan gara eta bertako saltzaileek, besteak beste, aipatu digute %30 igo dela azken hilabeteotan gariaren kostua.