GUREAN GAUR

Yayone Altuna, abokatua: "Sexu Askatasunaren Legea aurrepauso polita izango da"

Yayone Altuna abokatua izan dugu Hamaika Telebistan.

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Kongresuak, gehiengoz. Onespenik gabeko ekintzak bortxaketa gisa hartuko dira, eta erreparazioa bermatuko zaie biktimei. "Abusu sexualtzat jotzen zena desagertu eta guztia kontsideratuko da eraso sexual moduan" azaldu du Yayonek. "Aurrerapauso polita" dela gehitu du, eta pertsona asko zeudela honen zain.

Horrez gain, esan du oraindik ikusi beharko dela legea nola interpretatzen den, izan ere, oraindik zehaztasunak falta omen dira, zigorretan esateko. Erasoen gaian sakondu du Yayonek, biktimaren lekukoan, datuetan, haurrek pairatzen dute sexu-abusuetan…

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.