GUREAN GAUR

Kepa Sarasola: "Antzerkiaren eta txantxaren bidetik modu eraikitzailean sortu da 'Bekaduna''

Kepa Sarasola UEUko zuzendaria izan dugu gaur Hamaika Telebistan.

50 urte bete ditu Udako Euskal Unibertsitateak. 50 urte, mende erdi, erraz esaten den arren bide luzea eta lan ikaragarria egin dute dauden lekura heltzeko. Urteurrena ospatzeko, websail bat sortu dute, ‘Bekaduna’ izenekoa. Lau kapituluk osatzen dute websaila, Harrera, Ekilibristak, Zuzendaria eta Froga. Proiektua UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean, eta Mikel Irazusta eta UEUko lantaldea aritu dira aktore lanetan. Umoretik tiraka egindako lana da, “antzerkiaren eta txantxaren bidez sortu nahi genuen proiektua” azaldu du Sarasolak.

Aurtengo 50. udako ikastaroa ez dela “tipikoa” izango gehitu du, izan ere, oraingoan, 22 jardunaldi aurkeztuko dituzte. Horrez gain, UEU festak ere antolatzen ari dira, jai giroak, “ikasleek zientzia eta kulturaren inguruko aurkezpen motzak egiten dituzte”.

Orain dela 50 urte ezinezkotzat jotzen zena lortu dutela azaldu du Kepak, “utopia lorgarria aurrera eraman dugu”. UEUren sorrera ulertzeko 50 urte atzera egin behar dugu, lehen ez baitzegoen aukerarik euskaraz ikasteko. UEUren historian sakonduta, egun, unibertsitateetan jarduera guztiak euskaratik eraikitzea nahi dutela nabarmendu du, horixe baitela UEUren helburua bat, euskaratik hezkuntzan eta jakintzan ekitea.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.