ESTREINALDIA

'Periferiaren Mugak' dokumentalaren estreinaldia, Hamaika Telebistan

Irati Egibarrek, Irene Zalduak eta Ekhiñe Aizkorbek sortu dute ‘Periferiaren Mugak’ dokumentala eta ikerketa lana. Euskararen errealitate desberdinetan sakontzea izan dute helburu. Euskaraz hitz egiteko zailtasun handiena duten herrietako egoera jaso nahi izan dute, Euskal Herriko mugetan bizi diren herrien egoera zein den ikertuz.

Dokumentalaren estreinaldia Hamaika Telebistan eta hamaika.eus-en ikusteko aukera egongo da, ekainaren 20an, 22:00etan. Ekainaren 25ean eta 26an bestalde, errepikapena eskainiko da, 14:00etan eta 20:00etan. Ez galdu!