MINUTU BATEAN

Suteek Nafarroan utzitakoa

Nafarroako suteek kalte handiak eragin dituzte. Kalterik handienak soroetan, laboreetan eta, batez ere, basoetan izan dira. Milaka eta milaka hektarea belztuta daude. Orotara, ia 15.000 hektarea kiskali dira azkeneko astean Nafarroan. Argiñariz herrian, esaterako, suak bi etxe hartu zituen. Horiek hala, hondamendi eremu gisa izendatuko dute Foru Erkidegoa.