SAKONEAN

Arabako Gurutze Gorriak 150 urte bete ditu

Gurutze Gorria Henry Dunant suitzarrak sortu zuen. Araban Hirugarren Karlistaldian jaio zen Estanislao Urquijo y Landaluce orduko ahaldun nagusiaren eskutik eta beste ehun pertsonen laguntzarekin. 150 urte hauetan aldaketa anitz izan ditu erakundeak, izan ere, hasieran zaurituak artatzeko sortu zen eta gaur egun beste helburu eta lan esparruetan aritzen dira lanean.