GUREAN GAUR

Atzera kontaketa, hemen dira Sanferminak!

Uztailaren 6an hasiko dira Sanferminak! Bi urteko etenaldiaren ondoren oso gogotsu daude jai handirako. Uztailaren 6an, 12.00etan, Iruñeko Udaletxe Plazan emango zaio hasiera txupinazoari. Hamaika Telebistak saio berezia eskainiko du, Sanferminetako azken orduko guztiak bilduz.

Jaien hasiera zuzenean jarraitu ahalko da, 11:00etatik 14:30era "Gurean Gaur magazinean" Bilboko platotik. Iruñeko platotik, jai giroan murgilduko gara, gonbidatu bereziekin.

Zuzeneko saioetan, beraz, tarte berezia izango dute sanferminek, "Zapi Gorria" atalaren bidez. Bertan, esaterako, Almuertzikoa izeneko tartea eskainiko dugu, sanferminetako gastronomia ardatz, ezinbesteko platerak, gutiziak, ohiturak, otorduak... Horrez gain, eguneko kronikak, elkarrizketak, kale galdeketak, azken orduak, bitxikeriak... den-dena bilduko dugu Hamaika Telebistan!

13:00etan, Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko udaleko bozeramaileari elkarrizketa egingo digu Iruñetik zuzenean.

Ez galdu Sanferminak, LTD, Euskaltel eta http://hamaika.eus bidez nahi duzun dispositiboan.