Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramailea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Memoria Demokratikorako Legeari buruz.
Ezkabako gotorlekua eta Donostiako La Cumbre jauregia memoria gune bihurtzea hitzartu du EH Bilduk Madrilekin, Memoria Demokratikorako Legearen baitan. Erreparazioaren bidean "aurrerapausoa" dela adierazi du Aizpuruak, eta "hainbestetan ukatutako errealitate isilarazia azaleratzea lortu" dutela.
Auzitegi frankistak legez kanpokotzat jotzea eta ezarritako zigorrak baliogabetzea ere adostu du koalizioak; eta Memoria Legea 78tik 83 amaiera arte luzatzea. Hori horrela, "Trantsizio eredugarriaren kontakizuna kolokan jartzeko" bide bat ireki dutela eta 1983ra arte gertatutako giza eskubideen urraketak "berrikusteko" aukera zabaltzen dela adierazi du.
Dena den, memoria inklusiborako bidea "luzea" dela oraindik aitortu du; "Oraindik lan asko dago egiteke memoria inklusiboa eraikitzeko eta bi motatako biktimarik ez egoteko".

Josu Etxaburu, Gure Esku: “Bideoen bitartez herri oso bat irudikatuko dugu”

Salbuespen neurriak "behin betiko" amai daitezela eskatu dute milaka lagunek Bilbon

Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak aldarrikatuko ditu Mugimendu Feministak

Ertzaintzaren kargekin amaitu da berriro ere aurtengo Martxoak 3ko manifestazioa
