GUREAN GAUR

Mikel Otero: "Datorren neguan gasa egongo da baina oso garesti mantenduko da Europan'"

Mikel Otero EH Bilduren legebiltzarkidea eta trantsizio ekologikorako idazkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Elektrizitatearen eta erregaien prezioek goraka jarraitzen duten bitartean, enpresa energetiko handiak, eta elektrikoak bereziki, irabazi errekorretan daude, eta prezioak ere errekor momentu batean. Energia hornidurarekin mundu mailako arazo bat dagoela azaldu du Oterok, kontsumoa igotzen saiatzen diren unean prezioek izugarri egiten dutelako gora. Europar Batasuneko hainbat herrialde neurriak hartzen ari dira negurako datorren egoerari aurre egiteko , "datorren neguan gasa egongo da baina oso garesti mantenduko da Europan, baina beste herrialde batzuk erregai edo gasik gabe geratu daitezke" adierazi du.

Prezio bitartez, borondatezko eguneroko eginkizunen bitartez jaitsi daiteke energia kontsumoa, izan ere, Europar Batasunak dio eguneroko eginkizunen bitartez energiaren % 5a aurreztu dezakegula. Hala ere, Oterok azpimarratu du benetako irtenbidea egiturazko soluzioak eta erantzun globalak izan beharko liratekeela eta energiaren prezioan elementu zentrala prezioen finkatzea izan beharko litzatekeela.

Elkarrizketa osorik, hamaika.eus atarian.