Iruñerriko Mugimendu Feministak adierazi duenez, sanferminak hasi direnetik, 22 eraso salatu dituzte. Hain zuzen ere, "intentsitate baxuko" 21 eraso eta "intentsitate altuko" bat salatu direla azaldu dute. Gainera, hainbat emakumek ziztadak ere jaso dituzte. Eraso ororen kontra, elkarretaratze jendetsua egin dute Iruñeko Gaztelu plazan. Plaza beterik, festetan emakumeak aske sentitzearen garrantzia mahaigaineratu dute, emakumeek espazio guztietan seguru sentitzeko eskubidea dutela nabarmenduz.