GUREAN GAUR

Kirol eta kultura arloko aurpegi ezagunek bat, suteen ondorioei aurre egiteko kanpainarekin

Euskal Herriko kultura eta kirol arloko pertsona ezagunek bat egin dute Nafarroako suteek eragindako kalteei aurre egiteko Errigoraren 'Lurra, sua, ura, herria' kanpainarekin. Herritarrei zein era guztietako talde, elkarte eta enpresei ere dei egin diete diru bilketan haien alea jar dezaten.