Irati Egibarrek, Irene Zalduak eta Ekhiñe Aizkorbek sortu dute ‘Periferiaren Mugak’ dokumentala eta ikerketa lana. Mondragon Unibertsitatean ikus-entzunezko gradu bukaerako lanerako landutako proiektua izan da. Euskararen errealitate desberdinetan sakontzea izan dute helburu. Euskaraz hitz egiteko zailtasun handiena duten herrietako egoera jaso nahi izan dute, Euskal Herriko mugetan bizi diren herrien egoera zein den ikertuz. Horretarako, euskal periferian bizi direnen testigantzak jaso dituzte; Lapurdiko, Nafarroa Behereko, Zuberoako, Nafarroa Garaiko, Arabako eta Bizkaiko mugetako euskaldunak elkarrizketatu dituzte. Guztira 13 lagunekin izan dira.

Donostian gutxienez 3.375 gazte joan dira inguruko herrietara bizitzera hamar urtean

Erreforma "ziztrina" dela salatzeaz gain, Madrili gezurra esatea leporatu diote pentsiodunek
