GUREAN GAUR

Axier Lopez: "Gure historia kontatzerako orduan, batzuetan, mezu onberak sortzen ditugu"

Axier Lopez Argiako kazetariak idatzi du ‘Gure heroiak’ liburua, Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertzen duen lana. Duela bost mendeko gertaerek sortutako ondorioei erreparatuz, egun “bizirik” dirauleta salatu du eta “dekolonialitatea” jarri nahi du eztabaidaren muinean.

Nazioartera begira jarri da horretarako: Txilen, Filipinetan edota AEBko Black Lives Matters mugimenduek planteatutako ekintzak jarri ditu adibide gisa, kolonialisten estatuak eraitsiz, esaterako. Elkano helduleku gisa hartuta eztabaidari ekarpena egin nahi izan dio. “Nork ez du nahi bere historia norberak kontatzea?”, galdetzen du. Baina kontakizunean jarri du fokua: “Batzuetan mezu onberak sortzen ditugu, ispilu aurrean jartzerakoan irudia atseginakoa izan dadin”.