GUREAN GAUR

Nafarroako Suhiltzaile zerbitzua, egoera larrian

Plangintza zaharkitua, estrategia falta, medioen eskasia eta suteen gaur egungo egoerari aurre egiteko zailtasunak mahai gainean jarri ditu, LABeko ordezkari den, Iñigo Balbas suhiltzaileak.

Iñigoren hitzetan, Nafar Gobernuak ez du estrategia zehatzik eta zerbitzuak 30 urte baino gehiago dituen plan baten gainean jarraitzen du lanean, horrela garaien eta larrialdien aldaketarekin, ezinezkoa egiten zaie, behar bezalako zerbitzua eskeintzea.