GUREAN GAUR

Euskal artistek elkartasuna adierazi diete Irango emakumeei eta herriari

Jin, jiyan, azadi / Emakumea, bizitza, askatasuna. Lelo hori ahotan, euren burua grabatu dute Euskal Herriko zenbait sortzailek, egunotan Iranen agintari erlijioso-politikoen indarkeria pairatzen ari diren emakumeei elkartasuna adierazteko.

Irailaren 13an, beloa “gaizki jantzita” zeramalako, Moralaren Poliziak hil zuen Tehenaren Mahsa Amini 22 urteko emakumea. Polizia etxera eraman eta gutxira “bihotzekoak” eman ziola adierazi zuen Irango Poliziak, baina harekin atxiloturik zeuden hainbat lekukok adierazi dute emakumea jipoitu egin zutela, garunean odol isuria eragin arte. Hiru egun egin zituen erietxean, koman, eta irailaren 16an hil zen.

Irailaren 17an, protestak eta manifestazioak hasi ziren Seqizen, eta berehala zabaldu ziren ekialdeko Kurdistango beste hiri batzuetara. Emakume gazteak hasieratik izan dira nagusi manifestazioetan.

Irango agintariek gogor erantzun diete protestei. Iran Human Rights gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 113 herritar hil dituzte dagoeneko. Urriaren 3an Irango segurtasun indarrek Tehraneko Sharif unibertsitateko ikasleen aurka egindako eraso basatien bideoak zabaldu direlako hazteko helburua duen balantzea.

Tartean dira Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bertsolari eta idazleak, Itziar Ituño aktorea, Idurre Eskisabel idazle eta kazetaria, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailea, Nerea Loiola idazlea, eta Oihana Bartra eta Amaia Iturriotz bertsolariak. Zorrotz.eus plataformak zabaldu du bideoa.