GUREAN GAUR

Askabide klinikak Gasteizen duen egoitzan batzeko deia luzatu dute antiabortistek

“Euskadik behar gaitu” lelopean mezua zabaldu sarean “40 días por la vida, el principio de fin del aborto” leloa darabilen plataforma ultrakatolikoak.

Halaxe dio mezuak: “Bolondres faltan gaude Euskadin. Klinika asko ari da presionatzen. Gainerako lurraldeei deia luzatzen diegu errezatzez gainera Gasteiza bertaratzeko hango kideak laguntzera”.

Duela hilabete batzuetatik hona, espresuki debekatuta egon arren, Donostia eta Gasteizko Askabide kliniketan batu dira azken egunotan. Arduradunek auzitara jo dute ertzaintzaren jarduna nahikoa ez dela iritzita.