GUREAN GAUR

Grebaldiari eutsi diote Bizkaiko metalgintzan

Bizkaiko metalgintzako gatazkak akordiorik gabe jarraitzen du, FVEMek soldata eguneraketari egindako aldaketak ez dira nahikoak izan sindikatuentzat. Hala, LAB, CCOO, UGT, CGT, CNT eta ESK sindikatuek iragarritako bost eguneko grebaldiari eutsi diote. FVEM proposatutako egokitzapenak, gainera, tauletan egingo lirateke, ez soldatetan. Hala, sindikatuek salatu dutenez, patronalaren eskaintzak beharginak prekarizatu eta pobretzen dituen bitartean, enpresek irabazi eskandalagarriak dituzte. ELA bere aldetik mobilizazio gehiago antolatzeko prest agertu da.