GUREAN GAUR

Pasaiako Badiako ur maila 50cm eta 2m artean igo daitekeela aurreikusten da 2100. urterako

XXI. mendean aurrera egin ahala, klima aldaketaren ondorioek eragina izango dute itsasoaren batez besteko mailaren igoeran, eta horrek kalteak sortuko ditu inguruko herritarrengan. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Udalaren eskutik klima larrialdiak bertan eragindako kalteberatasunari buruzko azterketaren berri eman du. Ebaluazio txosten horrek Pasaiako Badian izan daitezkeen arrisku proiekzioak eta balizko eraginak biltzen ditu.