GUREAN GAUR

Azaroaren 28an Correosen greba deitzea erabaki dute sindikatuek

CGT, LAB, ESK, ELA, SiPcte, Intersindical Valenciana eta CNT sindikatuek greba eguna deitu dute azaroaren 28rako Correos posta zerbitzu publikoan. Sindikatuek ohar bateratua atera dute, bertan azaldu dutenez, grebara jotzea erabaki dute lan Hitzarmen Kolektiboaren eta funtzionarioen Akordioaren negoziazioan aurrera egitea “ezinezkoa” delako.

IV. Hitzarmen Kolektiboa eta Funtzionarioentzako Akordioaren negoziazioaren bitartez, lan baldintza nagusiak hobetzea lortu nahi dute, hala nola soldata, lanaldia, kontziliazioa eta lan-osasuna.

Zehazki, soldatak KPIarekin lotzeko soldata-berrikuspenaren klausula eratzea, asteko 35 lan orduen ezarpena, egiturazko plaza guztiak benetan betetzea eta galdutako lanpostuak errekuperatzea.

Azaroaren 28an, mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.