GUREAN GAUR

Euskaraldia gizartean normalizatu eta finkatu dela erakutsi du hirugarren edizioak

Milaka herritarrek egunerokoan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa praktikoa egin dute Euskaraldian beste behin ere. Antolatzaileen arabera, hirugarren edizioak erakutsi du Euskaraldia gizartean finkatzen ari dela eta Ariguneen sorreran sakonduz eremu berrietan urratsak eman dituztela entitateek. Orotara, 160.000 pertsonek izena eman dute edizio honetan eta ia 7.000 entitatek izena eman. Arigunak ere, ia 9.000 egoitzetan sortu dira.