GUREAN GAUR

Oihana Goiriena: "Espero dugu otsailean Pabloren epaiketarako data heltzea"

Pablo Gonzalez euskal kazetariak (Mosku, 1982) espetxean jarraituko du, Polonian. Espetxealdia luzatzeko erabakiaren aurka helegitea jarri zuen haren abokatu Gonzalo Boyek, baina, atzo, Poloniako Rzeszowko Apelazio Auzitegiak ebatzi zuen helegite hori baztertzea, eta, beraz, Gonzalezek espetxean jarraituko du.
Oihana Goiriena kazetariaren bikotearekin izan gara hemendik aurrerakoak zeintzuk izan daitezkeen aztertzen. Era berean, Free Pablo Gonzalez elkartea sortu dutela eta bertan babesa adierazi daitekeela gogorarazi du. Orain arteko erantzunarekin oso pozik dagoela azaldu du.