KOLPEZ KOLPE

Telmo Irureta, aktorea: "Gorputz ezberdinen aldarrikapena egin nahiko nuke Goya sarietan"

Aktore berri onenaren Goya saria eskuratzeko hautatu dute Telmo Irureta 'La consagración de la primavera' filmagatik. Fernando Francok zuzendutako 'La consagración de la primavera' filmean egindako lanagatik hautatu dut. Bart 'Kolpez Kolpe' saioan izan genuen Telmo gonbidatu berezi gisa. Pozik eta ilusioz hartu du albistea eta azaldu du Goyetako sarietan aukerarik izango balu gorputz ezberdinen inguruko mezua bota nahiko lukeela.